Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

akzio

iz. Zuz. Elkarte anonimo batean kapitala banatuta dagoen zatietako bakoitza. || Kapitalaren zati bakoitzaren jabegoa ziurtatzen duen agiria. Sozietate anonimoetan akzioa izaten da jabego titulua. Akzioak ondasun mugigarriak izaten dira horietan; diru kopuru bat ematen dute aditzera, bakoitzak adierazten duen diru kopurua, alegia.  v  Daramanaren akzioa. Jabea zein den ageri ez duena, eta horrenbestez jabea akzioa daukana bera dela uste dena.  v  Kapital akzioa. Daukanak, kapital soziala itzultzen bada, berorri dagozkion errentak irabaziz gainera, berorren balio izendatua ere itzul dakion eskubidea duena.  v  Akzio izendatua. Bere baitan akzioaren beraren jabe den pertsonaren (legezko nahiz fisiko) izena duena.