Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

akustika

iz. Fisikaren alorra, hotsez eta hots uhinez arduratzen dena.  v  Historia. Antzinatik ezaguna zen gorputz batek hots sentsazioa eragiten duenean dardara egiten duela. Pitagorasek erabili zuen lehenbizi zenbaki egitura gertaera fisiko baten ikerketarako. Bacon eta Galileok jarri zituzten zientzia honen teoria oinarriak. Gassendik hotsaren sakontasun eta zolitasunaren azalbidea uhinen maiztasunaren bidez eman zuen. Mersennek musikako eskalaren noten arteko maiztasun erlazioa argitu zuen. Otto von Guerickek hotsa hutsean ez dela hedatzen aurkitu zuen. J. Sauveurrek dardaratzearen erpin eta sakonuneak azaldu zituen. Newtonek teoria matematiko bat aurkeztu zuen hotsaren transmisioari buruz, transmisio bidearen arabera. Gaur egun, bi bidetan banatzen da akustikazko ikerketa: dardara gertariak aztertzen dituen akustika, eta gizona hots zeinuen atzemaile bezala ikertzen duen akustikaren alorra.