Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Akutagawa Ryunosuke

Idazle japoniarra (Tokio, 1892 - Tokio, 1927). Fantasiazko munduak, gertaera berezi miragarriak islatzen ditu bere obretan. 1916an argitaratu zuen Hana (Sudurra) obrak ospea ekarri zion eta bere buruaz beste egin arte eleberri laburrak argitaratu zituen bereziki. Zenbait obra: Rashomon (Rasho atea, 1915), Akuma-no-Tabako (Deabruaren tabakoa, 1916), Inozo baten bizitza (1927), Imogayu (1931).