Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Adlercreutz, Karl Johan

Suediar jenerala (Kiala, Finlandia, 1757 - Stockholm, 1815). Errusiarren kontrako erresistentziaren antolatzailea (1808). 1809ko iraultzaren buruzagietako bat izan zen. Urte horretan preso hartu zuen Gustavo Adolfo IV.a eta zapuztu egin zuen Stockholmen urte bereko martxoaren 13ko altxamendua.