Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Adler, Guido

Austriar musika ikerlaria (Eibenschitz, 1855 - Viena, 1941). Hanslicken ikaslea izan zen, eta haren lekua hartu zuen musikaren historia eta teoria irakasle gisa, Vienako unibertsitatean (1898); Austriako musikariei eta harmoniaren historiari buruzko zenbait azterketa argitaratu zituen. Horrez gain, Denkmäler der Tonkunst in Österreich (Austriako musikak eman dituen lan nagusiak) izeneko argitalpena zuzendu zuen.