Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Adler, Alfred

Austriar sendagile eta psikologoa (Viena, 1870 - Aberdeen, 1937). S. Freuden ikasle eta lankidea. Maisuarengandik apartaturik, K. G. Jungek bezala, psikoanalisiaren teoria aldatu zuen hein handi batean. Neurosien sexu iturburua alde batera utzirik, sorburu biologiko, psikologiko edo soziala duen gutxiustezko konplexua seinalatu zuen haien jatorritzat. Bere psikologia indibidualak subjektuaren nortasun osoaren analisia izan nahi du. Gizakiaren ezagutza (1927) eta Bizitzaren zentzua (1930) dira bere lan nagusietakoak.