Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Adams, John

Ipar Ameriketako politikaria (Massachusetts, 1735 - Massachusetts, 1826). Lehendabizi Estatu Batuak Ingalaterrarekin bateraturik edukitzearen aldeko izanik, ondoren Jeffersonekin batera Estatu Batuen independentziaren eragilea izan zen. G. Washingtonen ondorengoa izan zen Estatu Batuetako lehendakaritzan.