Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Adamov, Arthur

Frantses antzerkigilea, jatorriz armeniarra (Kislodovsk, 1908 - Paris, 1970). Frantzian lan egin zuena. Surrealista, absurdu teatroaren bultzatzailea eta Brecht-en jarraitzailea izan zen, eta azkeneko urteetan satira nagusitu zen haren antzerkian. Zenbait obra: L’invasion (1949), La grande et la petite manoeuvre (1950), Paolo Paoli (1957), Off Limits (1969).