Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Abdelhakin, Shawki

Egiptoar etnografoa. Egiptoko folklorean aditu handia da, eta ikerketa eta liburu ospetsuak eman ditu argitara. Literaturari dagokionez, antzerkiak eta eleberriak idatzi ditu, eta oso egile oparoa da; bere lanetan Egiptoko eta Arabiako bizitzako irudiak islatu ditu batez ere. 1993an Kairoko antzerki esperimentaleko nazioarteko bosgarren jaialdiaren saria eman zioten. Baina antzerkiez eta eleberriez gainera, kontakizun epikoak, elezaharrak eta ipuinak ere idatzi ditu, besteak beste Arabiar ipuinak, Alzir Salem, Sarah eta Hajir, eta, batez ere, Erabaki sendoko printzesa, tankera horretako historiako kontakizun epikorik luzeena, 23.000 orriz osatua; islamaren sorrera eragin zuten guduak ditu abiapuntu eta hainbat mendetako tartea hartzen du bere baitan. Eleberrigintzan nabarmentzekoak ditu Noahren nahigabeak, Beirut eta Malkoak gauean, eta antzerki lanen artean Shafika eta Metwali, Maarouf erregea, Semiramis, Errege zahar bat eta beste tragedia batzuk.