Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Abd el-Krim

edo Abd al-Karim. Rif-eko kaid abertzalea (Ajdir, 1882 - Kairo, 1963). Espainiarren aurkako matxinadaren antolatzailea. Annual-eko garaipena (1921) lortu ondoren, frantsesen mende zegoen Marokori ekin zion. Bi estatu kolonialek elkar harturik, Alhucemas-en lehorreratu eta Rif-eko tropak garaitu ondoren haren errenditzea erdietsi zuten (1926). La Réunion uhartera erbesteratu zuten. Handik Frantziara zeramatelarik, Kairora ihes egin zuen (1947) eta bertatik berriro ere borrokari ekin zion frantsesen mendeko Afrikako iparraldea askatzearren.