Zeri, Federico
Arte historialari italiarra (Erroma, 1921). Zerik Pietro Toesca (1877-1962) arte espezialistarekin egin zituen ikasketak. Denboraldi labur batez Arte Ederretako Administrazioan lan egin zuen. Ondoren Roberto Longhi (1890-1970) jakintsuarekin elkartu zen. 1963. urtetik aurrera New York-eko Metropolitan Museum-an hasi zen lanean, bertako katalogoak eginez, eta Baltimoreko museoan ondoren. Harvard eta Columbiako unibertsitateetako irakasle izan zen. J. Paul Getty bilduma egile handiarekin zituen harremanei esker, Malibuko Museoako zuzendaritza batzordeko kide izendatu zuten. Zerik lan asko idatzi zituen, besteak beste, Berpizkundea eta Sasi-Berpizkundea (1985), Italiaren ikusmenezko mitoa (1986), Irudiaren atzetik (1988), Oker egin dudala aitortzen dut, autobiografia baten zatiak (P. Mauriès-ekin elkar lanean, 1995).