Departamento de Cultura y Política Lingüística

Viracocha

Mit. Inken artean, munduaren sortzailea. Lehenengo gizon belaunaldia uholde batez zigortu zuen, haren harrokeriagatik. Tonapa eta Tarapaka semeak bakarrik salbatu zituen haietatik. Gero Eguzkia, Ilargia eta argizagi guztiak sortu zituen. Titikaka aintziratik Manko Kapak eta Mama Okllo atera eta inperio bat sortzeko lurralde baten bila bidali zituen.