Departamento de Cultura y Política Lingüística

Urrobi

Nafarroako ipar-ekialdeko ibaia, Irati ibaiaren adarra. 32 km. Ibañetako mendatearen hegoaldeko mazelean du iturburua eta Auritz, Artzibar eta Longidako lurrak ureztatu ondoren Irati ibaiarekin egiten du bat, Agoitzetik hurbil.