Departamento de Cultura y Política Lingüística

Telukbetunge

Indonesiako hiria eta portua, Sumatra uhartearen hegoaldeko muturrean, Hegoaldeko Sumatrako herrialdean. 284.285 biztanle. Aireportua. Kautxua, kafea eta piperra esportatzen ditu. 1883. urtean Krakatoa sumendiak suntsitu zuen hiria.