Departamento de Cultura y Política Lingüística

slalom

iz. Kirol. Eski lasterketa mota. Lasterketa mota horretan makila pare banderatxodunak (ate deituek) ezartzen dira ibilbidean eta eskiatzaileek makilak bota gabe jaitsi behar dute markaturiko malda.  v  Nazioarteko Eski Federazioak slalom berezia (400 m baino gutxiagoko jaitsiera; 130-220 m arteko garaiera gorabehera); slalom handia (1.100-1.500 m-ko jaitsiera; 250 m-ko garaiera gorabehera) eta slalom super handia (400-600 m-ko garaiera gorabehera; jaitsieraren eta slalom handiaren arteko lasterketa da) bereizten ditu.