Departamento de Cultura y Política Lingüística

Reichstag

Ipar Alemaniako Konfederazioko (1866-1871), Alemaniako Inperioko (1871-1918) eta Weimar-ko errepublikako (1919-1933) legebiltzarren izena.  v  Reichstag-en jauregiaren sutea. Naziek bultzatu eta lagunduta, Marinus van der Lubbe izeneko gazte batek su eman zion Berlingo Reichstag-en jauregiari 1933ko otsailaren 25ean. Suntsiturik geratu zen jauregia. Hitler-ek komunistei egotzi zien errua eta atentatu hura hartu zuten aitzakiatzat diktadura ezarri eta zapalkuntza basa bati ekiteko. Milaka lagun atxilotu zituzten naziek, Hitler-ek hiritarren eskubideak eta babes juridikoa murrizten zituen egoeraren ondorioz (1933ko otsailaren 28a). 1945 arte luzatu zen egoera hura.