psikolinguistika
iz. Hizkuntzaren psikologia, hizkuntzaren psikologia alderdien azterketa. v Psikolinguistikaren aztergai nagusia haurren hizkuntza ikasketa prozesua da; prozesu horren azterketaren bidez ezagutu nahi dira, batetik, ezagutza eta ikasketa prozesuen nondik norakoa, eta, bestetik, hizkuntzaren eta pentsamenduaren arteko loturak. 1960-1970 inguruan, Chomsky-ren transformazio-ereduetan oinarritu ziren psikolinguistikako ikerketa gehienak, baina gaur egun harena baztertu eta beste eredu batzuk lantzen dira.