Departamento de Cultura y Política Lingüística

Polonia Handia

(Polonieraz Wielkopolska). Poloniako mendebaleko lurraldea, Oder ibaiaren ekialdean, Pomeraniaren (iparraldean) eta Silesiaren (hegoaldean) artean. Warta ibaiak eta honen adarrek ureztatzen dute Polonia Handia. Poznango eta Kuiaviako eskualdeak hartzen ditu. Hiri nagusia, Poznan.