Departamento de Cultura y Política Lingüística

Pisano, Andrea da Pontereda

Italiar eskultorea eta arkitektoa (Pontedera, Pisatik hurbil, 1290 - Orvieto, 1349). Pisako hirian ikasketak egin ondoren Florentziara jo zuen eta bataiategiko brontzezko atea landu zuen han (1336). Katedraleko kanpandorreko bigarren eta hirugarren mailak altxatu zituen ondoren eta Orvietoko katedraleko aurrealdea egin zuen azkenik.