Departamento de Cultura y Política Lingüística

Phan Chau Trinh

Vietnamdar idazlea eta politikaria (Tay Loc, Quang Nam herrialdea, 1872 - Saigon, 1926). Politikari buruzko lan guztiz garrantzitsuak idatzi zituen vietnameraz eta txineraz. Vietnamgo independentziako aitzindarietako bat izan zen. Nguyen Ba The idazlearen Phan Chau Trinh 1872-1926 liburuan jasotzen dira Phan Chau Trinhen hitzaldi, ideia politiko eta idatzi nagusiak.