Departamento de Cultura y Política Lingüística

Munduko Osasun Erakundea

(MOE, Fr. Organisation mondiale de la santé, OMS). Nazio Batuen baitako erakundea, osasunaren arazoez arduratzen dena, 1946an sortua. Erakunde horren helburuak nazioartean osasun baldintzak hobetzea eta eritasunen kontra borrokatzea dira. Horretarako, ikerketak, garatu gabeko herrialdeetako gaixotasun endemikoen kontrako kanpainak eta sendagaien hedapena bultzatzen ditu, besteak beste. Bi alor nagusi bereizten dira MOEren lanean: teknika eta ikerketak, batetik, eta prestakuntza eta laguntza, bestetik. Genevan du egoitza.