Departamento de Cultura y Política Lingüística

Narbaxa

Donemiliaga udalerriko herrigunea (Arabako Lautada). 103 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. XIX. mendean galdu zen euskara. Aipagarriak dira XVI. mendeko San Esteban eliza eta han gordetzen den Berant Erdi Aroko bataio-harria eta XVII. mendeko Lezea etxea.