Departamento de Cultura y Política Lingüística

Nambu, Yoichiro

Estatubatuar fisikaria, japoniarra jatorriz (Fukui, 1921). Quantumen kromodinamikaren “karga kolorea” proposatzeagatik, zatikien fisikaren inguruan egindako lanengatik eta soken teoriaren sortzaileetako bat izateagatik da ezaguna batez ere. 2008an Fisikako Nobel saria jaso zuen, Toshihide Maskawa eta Makoto Kobayashirekin batera.