Departamento de Cultura y Política Lingüística

Meir, Golda

(Jaiotza izenez, Golda Myerson). Israelgo politikaria, Ukrainan jaioa (Kiev, 1898 - Jerusalem, 1978). 1906an Estatu Batuetara emigratu zuen bere familiarekin, eta han lan egin zuen sionismoaren alde. 1921ean Israela joan zen. Israelgo enbaxadore izan zen Moskun 1948tik 1949ra. Lan eta Kanpo Arazoetarako ministro izan ondoren, 1969an Lehen Ministro izendatu zuten, eta 1974 arte egon zen kargu horretan. 1970eko krisialdiari eta arabiarren eta juduen arteko 1973ko gerrari aurre egin behar izan zien. Gatazka horietan sortutako arazoen ondorioz kargua utzi behar izan zuen.