Departamento de Cultura y Política Lingüística

Lizaso Iraola, Sebastian

Gipuzkoako bertsolaria (Azpeitia, 1958). Joxe bere aitaren Landeta auzoko tabernan, Txapelekin, Lazkanorekin, Agirrerekin eta, hasi zen bertsotan. Oso gazterik, hamar urterekin, kantatu zuen lehen bertsoa jendaurrean. 1985-86. urteko Bertsolarien Txapelketa Nagusian txapeldun izan zen. 1989, 1993 eta 1997ko txapelketetan ere heldu zen finaletara.