Departamento de Cultura y Política Lingüística

Lesniewski, Stanislaw

Poloniar logikari eta matematikaria (Serpukhov, 1886 - Varsovia, 1939). Varsoviako logika eskolaren sortzailea izan zen. Jan Lukasiewicz poloniar logikariak piztu zion logikarako eta bizitza intelektualerako zaletasuna. Logika sistema bat egiteaz gainera, formalismo logikoa semantikaren bidez azal daitekeela aldeztu zuen. «Prototetika» izeneko teorian ohiko logika proposizionala aztertu zuen.