Departamento de Cultura y Política Lingüística

kriminologia

iz. Psik. Delitua eta bereziki, zuzenbidearen eta gizartearen kontrako jokabidea duten pertsonak aztertzen dituen zientzia. Kriminologiaren zeregin nagusia jokabide horien iturria eta bilakaera mugatzea da, nahiz alderdi teoriko eta orokorrean, nahiz zuzenbidezko ekintza praktikoetan. Jokabidea zuzentzea eta krimenik gerta ez dadin neurriak hartzea da betiere helburua. Kriminologia ez da zientzia burujabea, eta medikuntzaren –batez ere psikologia eta psikiatriaren– soziologiaren eta zuzenbidearen ezagutzak eta bitartekoak erabiltzen ditu.