Departamento de Cultura y Política Lingüística

Konakry

Gineako hiriburua eta portua, errepublikaren mendebalean, Atlantiko ozeanoaren ertzean, Tombo edo Tumbo izeneko uhartean, Kaloumeko penintsulan, Los uharteen parez-pare. 625.000 biztanle. Artzapezpikutegia. Nazioarteko aireportua. Burdinkia, bauxita, fruituak, kafea eta arraina esportatzen dira portutik. 1950az gero garatu da industria (ehungintza, janari industria, tabakogintza, zapatagintza, leherkariak). Eraikuntzen artean aipagarriak dira Legebiltzarreko egoitza (Herriaren Jauregia), frantses koloniaren aurka borrokatu ziren martirien omenez eginiko estatua, mezkita nagusia eta katedral katolikoa.