Departamento de Cultura y Política Lingüística

Kantrowitz, Adrian

Estatubatuar kirurgialaria (New York, 1918). Bihotzeko ebakuntzetan aditua da, eta bihotz mekanikoen aitzindaria. Estatu Batuetako lehen bihotz transplantea egin zuen 1967an. Brooklyngo Maimonides Medical Center-eko kirurgia zuzendaria izan zen 1964. urtetik 1970. urtea arte, eta urte horretatik aurrera Detroiteko Sinai Ospitaleko kirurgia saileko burua izan da.