Kanpaña, Domingo
Gipuzkoar bertsolaria (XIX. m.). Arotza zen bizibidez, eta Donostiako Fidel Mugicaren litografian lan egiten zuen mando baten kargua hartuta. Bertsolari gisa ezaguna da, Indalezio Bizkarrondo «Bilintx»ek herriaren oroitzapenean geratu den ziri bertso bat kantatu ziolako (Mando baten gañian Domingo Kanpaña hasten den bertsoa, hain zuzen), eta hark erantzun ziolako.