Departamento de Cultura y Política Lingüística

Kalila eta Dimna

Antzinako ipuin bilduma klasikoa, jatorriz Indiakoa. Tradizioaren arabera Bidpai brahmanak idatzia da. Jatorrizko sanskritozko testua galdu delarik, VI. mendeko persierazko itzulpen bat, eta Abdala al-Muqaffa-k XII. mendean arabierara egina ezagutzen dira. Itzulpen horretatik Rabi Joel-ek hebreerara eta handik Juan Capuakoak latinera egina (Directorium vitæ humanæ) Europako herrialde gehientsuetan ezagutu zen, eta Europako hizkuntza askotan idatzi ziren lehenengo testuetakoa izan zen.