Departamento de Cultura y Política Lingüística

gurgurio

iz. Ale edo garauetan bizi diren Bruchidae eta Curculionidae familietako zenbait intsektu koleopterori ematen zaien izena. v Urki gurgurioa (Bycticus betulae). 6-9 mm luze izaten da. Kolorez urdinxka edo berde iluna izan daiteke. Zuhaitz eta landare hostoak janez elikatzen da. Hostoak elkarri lotuz egiten duen habia moduko batean jartzen ditu arrautzak. Baratzeetan eta landareak dauden lekuetan kalte handiak egiten ditu. v Gari gurgurioa (Calandra granaria). 4 cm inguru luze egiten da. Kolorez arrexka izaten da, baina hankak eta buruko luzakinak gorrixkak ditu. Bihitegietan ibiltzen da alea janez, eta garaia ailegatzean bertan, ale-barruan, erruten du arrautza.