Departamento de Cultura y Política Lingüística

grilido

izond. Zool. Ortopteroen ordenako izen bereko familiako intsektuez esaten da. Triasikoan sortuak dira. Antenak gorputza baino luzeagoak dituzte, lau giltzadurako tartsoak eta kirrika aparatua arrek bakarrik dute. Kilkerra da grilidoetan ezagunena.