Departamento de Cultura y Política Lingüística

Grako

Anaiak ziren Erromako bi estatu gizon izena. v Tiberio Sempronio Grako. (Erroma, K.a. 162 - Erroma K.a. 133). Anaia zaharrena zen. Gutxi batzuen aberastasuna izugarri hazten ari zelako kezkatua, herriaren tribuno izatea lortu zuen 133an eta berrikuntza sozialak egiten hasi zen; horien artean Sempronioren legea izan zen nagusia, lur publikoak beste era batean banatzen zituena. Ondoko hauteskundeetan berak bere burua izendatu zuen tribuno, baina senatuak ez zuen onartu, eta hurrengo egunean izan zen matxinadan hil zuten. v Kaio Sempronio Grako. (Erroma, K.a. 154 - Erroma, K.a. 121). Tiberio anaiak hasitako berrikuntzen antolatzailea izan zen. Herriko tribuno hautatu zuten (123) eta berrikuntza sozial garrantzitsuak egiten hasi zen. Berriz hautatu zuten, baina ondoko urtean baztertu egin zuten. Haren berrikuntzak hutsean geratu ziren, eta ondorengo istiluetan hil zuten.