Departamento de Cultura y Política Lingüística

Galtzaundi

Euskara hutsezko herri aldizkaria. 1991ko maiatzaren 26an kaleratu zen lehen aldiz. Tolosan du egoitza eta Galtzaundi euskara elkarteak argitaratzen du. Gaur egun hamabostekaria den arren, 2000ko urtarrila arte hilabetekaria izan zen; ordu arte, hilabetean behin kaleratzen zen, eta berarekin batera Galtza ttiki aldizkari monografikoa ere argitaratu ohi zen urtean bost edo sei aldiz. Maiztasunaren aldaketarekin, desagertu egin da Galtza ttiki. 5.500 ale argitaratzen dira eta doan banatzen da Tolosalde osoan. 28 orrialde izaten ditu normalean. Tolosaldeko informazioan oinarritzen da, batez ere.