Departamento de Cultura y Política Lingüística

espora

iz. Bot. Landareen erreinuko ugalketa organoa. Bere ezaugarri nagusienak hauek dira: txikia izatea (zelula bakarrekoa normalean), ingurune eta egoera oso desegokietan garatu gabe baina egoera hobea iritsi bitartean iraupen egoeran egoteko gai izatea eta, sarritan (alga eta behe mailako onddoetan) mugitzeko gaitasuna izatea. Espora mota asko dago. Esporangioen barnean eratzen badira, endospora izena hartzen dute, eta hifa baten ertzetik zatiketa bidez askatzen badira exospora izena. Bakterio batzuetan, landareetan (onddo, alga eta kriptogama) eta protozoo batzuetan ere eratzen dira.