Departamento de Cultura y Política Lingüística

erretaula

iz. Aldarearen atzeko hormako pieza, pintura lanez, irudiez-edo osatua. ◊ Margolan handia, elizakoa bereziki. ◊ Gertaera bat, bereziki Bibliakoa, irudikatzen duten koadroen segida.  v  Art. Kristau aroko XII. mendea arte ez zen elizetan erretaulak jartzeko ohitura zabaldu. Mende horretan aldare atzeetan jartzen hasi ziren gai sakratuez landutako harrizko, zurezko, kobrezko, zilarrezko eta urrezko xaflak. 60 edo 70cm-ko garaiera zuten eta aldarearen zabalera bera. XIII. eta XIV. mendeetan gero eta erretaula gehiago jarri ziren. XV. mendean iritsi ziren unerik gorenera, eta aldare atzeko horma osoa hartzen zuten. Aipagarriak dira Van Eyck anaien “Arkumearen gurtzea” (1432) erretaula, Sevillako katedralekoa (1482), eta El Escorial monasteriokoa, XVI. mendekoa, etab.