Departamento de Cultura y Política Lingüística

eglefino

iz. Zool. Arrain hezurduna, gadiformeen ordenakoa, bakailaoaren antzekoa, baina gorputzaren alde bietan orban beltz bana duena (Melanogrammus aeglefinus). Metro bete inguru da luze. Ipar itsasoetan ibiltzen da, bakailaoekin batera askotan. Ur handietako arraina da eta arrastreko sareekin harrapatzen da. Barents-eko itsasoan eta Islandian harrapatzen dute batez ere. Jateko ona da.