Departamento de Cultura y Política Lingüística

Dieta

Erdi Aroan eta Aro Modernoan zenbait batzarri ematen zitzaion izena. Alemaniako estatuetan, Eskandinaviako herrietan, Hungarian eta Polonian egiten ziren batzar horiek. Ezagunak izan ziren Augsburgon, Espiran, Nurembergen, Frankfurten egin zirenak. Enperadoreek erabakitzen zuten batzarra egingo zen lekua.