Departamento de Cultura y Política Lingüística

Daubigny, Charles François

Margolari eta marrazkigile frantsesa (Paris, 1817 - Paris, 1878). Margolari familia baten semea zen eta Paul Delaroche margolariarekin eman zituen lehen urratsak. Inpresionismoaren aitzindari eta aldekoa izan zen. Parisko hainbat ikuspegi margotu zituen. Bere pinturak munduko hainbat museotan daude ikusgai.