Departamento de Cultura y Política Lingüística

Betelu

Nafarroako udalerria (Iruñeko merindadea). Mugak: iparraldean Araitz eta Larraun, ekialde eta hegoaldean Larraun, eta mendebalean Araitz. Altuera 240 m. 13,32 km2. 1998ko datuen arabera, 340 biztanle ditu (beteluarrak). Euskara, goi-nafarrera; hiztunak, % 80. Nekazaritza eta abeltzaintza dira ekonomia jarduera nagusiak. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago. Garai batean oso ospetsua izan zen bertako bainuetxea berreraikitzen ari dira, bertan sortzen diren ur sendagarriez berriro ere baliatzeko.