Departamento de Cultura y Política Lingüística

Behaskane-Laphizketa

Nafarroa Behereko udalerria, Donapaleuko kantonamenduan. Béhasque-Lapiste du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Aiziritze eta Arberatze-Zilhekoa, hegoaldean Larribarre-Sorhapürü, hego-ekialdean Domintxine-Berrueta (Zuberoa), eta mendebalean Donapaleu. Altuera 109 m. 5,64 km2. 1999ko datuen arabera, 435 biztanle ditu. Behaskane eta Laphizketa herriguneek osatzen dute udalerria (behaskandarrak; laphizketarrak). Udalerritik Bidauze ibaia igarotzen da. Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak % 87. Nekazaritza eta abeltzaintza dira ekonomia jarduera nagusiak.