Azken eguneratzea: 2011/09/22
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila Amiantoaren Biktimen Elkartearekin bildu da sailak dituen planen berri emateko
Laneko sailburuorde Sonia Pérez eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendari Pilar Collantes Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarteko (Asviamie) ordezkariekin bildu dira gaur. Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila arlo horretan gauzatzen ari den planen berri eman dio sailburuordeak elkarteari, eta amiantoak eraginpean hartutakoen eskaerak entzun ditu.
Saila Amiantoaren Plana egiten ari da, eta plan horretan Osalan garatzen ari den ekimenak eta neurriak bilduko dira. Orain, Osalan txosten bat egiten ari da, eta txosten horren bitartez zehaztu ahal izango da gaur egun zer egoeratan dagoen amiantoa Euskadiko enpresetan. Helburua egoerari buruzko diagnostikoa egitea da, ondoren, jarraitu beharreko ekintzak planifikatzeko.
2010. urtean, Osalanek egin dituen ekintzak, amiantoarekin lotuta daudenak, honako hauek izan dira: alde batetik, aurkeztutako lan-planak aztertu ditu, eta, bestetik, bisitak egin ditu egingo diren obretarako planak egokiak direla egiaztatzeko. Horretaz gain, bisitak egin dira obretara, amiantoa duten materialak biltzeko lanak Lan-administrazioko Agintaritzak onartutakoaren arabera egiten direla egiaztatzeko. Bestalde, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak egindako ikerketaren arabera, egun amiantoarekin lotuta egon daitekeen gaixotasunen bat duten langileak garai batean substantzia horren eraginpean egon ziren.
Aztertutako lan-planen laburpena eta egindako bisitak honako taula honetan azaltzen dira:
|
|
Txostenak |
Egiaztatzeko egindako bisitak |
|
ARABA |
52 |
99 |
|
BIZKAIA |
99 |
99 |
|
GIPUZKOA |
308 |
72 |
|
GUZTIZKOA |
459 |
270 |
Gaur egun, borondatezko erregistro bat dago eta erregistro horretan amiantoaren esposiziopean agian egon diren 5.719 langileren kasuak biltzen dira, haien osasuna zaintzeko. Langile horietatik, 4.254k amaitu dute beren lan-bizitza. Fitxategi horretan, halaber, amiantoarekin lan egiten duten Euskadiko 244 enpresa daude. Prozesu hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren laguntzarekin gauzatu da.
Hemendik gutxira abian jarriko den beste neurrietako bat honako hau da: jardunbide egokien dekalogoa bidaliko da enpresetara, amiantoaren erabilerarekin zerikusia duen ororen berri izateko eta alferrikako arriskurik ez hartzeko.
Eranskina:
Amiantoak kaltetutakoen elkarteekin sailburuordeak izandako bileraren bideoa
https://www.irekia.euskadi.net/eu/ma/news/7417-reunion-con-asociaciones-afectados-por-amianto