Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Amiantoa erabiltzen duten enpresak

Arauak

396/2006 ERREGE DEKRETUA, MARTXOAREN 31KOA, AMIANTOAREN ERAGINPEAN EGOTEKO ARRISKUA DUTEN LANEI APLIKA DAKIZKIOKEEN SEGURTASUN ETA OSASUNEKO GUTXIENEKO XEDAPENAK EZARTZEN DITUENA.
BOE-ZK.: 86; 2006KO APIRILAREN 11KOA

1. artikulua. Xedea

  • Errege Dekretu hau Lan Arriskuak Prebenitzeko Legearen (azaroaren 8ko 31/1995) baitakoa da, eta haren helburua da segurtasuneko eta osasuneko gutxieneko xedapenak ezartzea, lanean amiantoaren eraginpean jarduteko arriskutik langileak babesteko, baita arrisku horiek prebenitzeko ere.

3. artikulua. Aplikazio-esparrua

  1. Errege Dekretu honen gai dira  langileek amianto-zuntzen edo amiantoa duten materialen eraginpean egiten dituzten jarduerak, eta, bereziki, honako hauek:
    • Amiantoa edo amiantoa duten eraikuntza eraisteko lanak.
    • Amiantoa edo amiantoa duten elementuak, makinaria edo tresnak deuseztatzeko lanak.
    • Ekipoetatik, unitateetatik –esaterako, itsasontziak, autoak, trenak–, instalazioetatik, egituretatik edo eraikuntzetatik amiantoa edo amiantoa duten materialak kentzeko lanak.
    • Ekipoetatik, unitateetatik –esaterako, itsasontziak, autoak, trenak–, instalazioetatik, egituretatik edo eraikuntzetatik amiantoa edo amiantoa duten materialak mantentzeko eta konpontzeko lanak.
    • Amiantozko materialak gertu daudelako amianto-zuntzak erortzeko arriskua duten mantentzeko eta konpontzeko lanak
    • Amiantoa duten hondakinak garraiatzea, tratatzea eta suntsitzea.
    • Amianto-hondakinetarako baimendutako hondakindegiak.
    • Amiantoa duten materialak maneiatzen diren jarduera guztiak, betiere lan-giroan amianto-zuntzak askatzeko arriskua badago.
  2. Aurrekoa horrela izanda ere, eta langileak amiantoaren eraginpean noizean behin baino ez badaude, eragina txikia bada eta 5. artikuluan aurreikusitako ebaluazioaren emaitzen arabera argi eta garbi ez bada lan-zonan amiantoaren eraginpean egoteko gehienezko balioa gainditu, 11., 16., 17. eta 18. artikuluak ez dira aplikatuko hurrengo kasuotan:
    • Mantentze-lan laburrak eta etenak badira, eta hauskorrak ez diren materialekin lan egiten bada.
    • Hauskorrak ez diren materialak apurtu gabe kentzen ari direnean.
    • egoera onean dauden eta amiantoa duten materialak kapsuletan sartzen eta zigilupean jartzen ari badira, betiere lan horiek ez badakarte haiekin batera zuntzak askatzea, eta
    • airea zaintzea eta kontrolatzea, eta laginak hartzea, material jakin batean amiantoa dagoen antzemateko.

17. artikulua. Amiantoa erabiltzearen ondoriozko arriskua duten enpresen erregistroan inskribatzeko obligazioa

  • Errege Dekretu honen aplikazio-eremuan sartzen diren jarduerak edo eragiketak egin behar dituzten enpresa guztiek amiantoaren eraginpeko arriskua duten enpresen erregistroan inskribatu beharko dira, III. eranskinean jasotako fitxa betez; erregistro hori enpresak instalazio nagusiak dituen lurraldeko lan-agintariei dagozkien organoetan daude.
    Aurreko paragrafoan aipatzen diren organoek euren erregistroetan egindako idazpen guztien kopia bidaliko diote Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalaren erregistroetara, bertan amiantoak sortutako arriskua duten enpresen errolda egongo da eta.
    Materiaren gaineko eskumena duten administrazioen erregistroak elkarri komunikatuta egongo dira, daukaten informazio guztia eskura izateko.
  • Amiantoaren eraginpean egoteko arriskua duen enpresen erregistroan inskribatutako enpresek jakinarazi beharko diote aurreko paragrafo lehenengo idatz-zatian aipatzen den lan-agintariari lehen aipatutako datuen gaineko edozein aldaketa, hamabost eguneko epean aldaketak gertatzen diren egunetik.

18. artikulua. Datuak erregistratzea eta dokumentazioa artxibatzea

  1. Azaroaren 8ko 31/1995 Legeko 23. artikuluan ezarritakoari kalterik eragin gabe, Errege Dekretu honen aplikazio-eremuan sartzen diren enpresak behartuta daude zenbait agiri-artxiko ezartzera eta gaurkotuta mantentzera; zehazkiago, artxibo hauek:
    • Inskripzio-fitxa, amiantoaren arriskupeko enpresen erregistroan aurkeztutakoa.
    • Onartutako lan-planak.
    • Amiantoa darabilten lanetan dagoen arriskua ebaluatzeko datuen erregistroa egiteko fitxak, IV.Eranskinean ezarritakoaren arabera.
    • Langileen osasun-zaintza espezifikoari buruzko datuak erregistratzeko fitxak, V. Eranskinean ezarritakoaren arabera.
  2. Amiantoaren eraginpean dauden lanen arriskua ebaluatzeko datuak erregistratzeko fitxak bidali beharko dira, behin planak hartzen dituen lanak egin eta gero, plana onartu duen laneko agintariari. laneko agintari horrek, aldi berean, informazio horren kopia bidaliko dio enpresa erregistratuta dagoen lekuko laneko agintariari.

    11.4. artikuluan aipatzen diren lan-plan bakarren kasuan, arriskuaren ebaluazioari buruzko datuak erregistratzeko fitxak urtea amaitu aurretik bidali beharko zaio enpresa erregistratuta dagoen lekuko laneko agintariari.
  3. Langileen osasun-zaintza espezifikoari datuak erregistratzeko fitxak osasun-zaintzaz arduratzen den medikuak bidali beharko ditu, urtea amaitu aurretik, enpresa kokatuta dagoen lekuko lan-agintariari.
  4. Giro-ebaluazioari eta kontrolari buruzko datuak, langileen arriskuari buruzko datuak, eta langileen osasun-zaintza espezifikoari buruzkoak, gutxienez berrogei urtez gordeko dira amiantoaren eraginpean egotea amaitu zenetik, eta laneko agintariari bidaliko zaio baldin eta enpresak epe hori amaitu aurretik ixten bada.
    Mediku-historialak laneko agintariak osasun-agintariari bidaliko dizkio; eta azken horrek gorde egingo ditu, kasu guztietan bertan jasotako informazioaren konfidentzialtasuna zainduko da.
    Laneko agintariek ez dute gordeko inola ere aipatutako historialen kopia gordeko.
Azken eguneratzea: 2013/04/08