Lan eta Enplegu Saila

Aldi baterako lan-enpresak

Arautegia

Aldi baterako lan-enpresak arautzen dituen 14/1994 legea, ekainaren 1ekoa

4. artikulua. Erregistroa
  • Lege honen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, administrazio-baimena ematen duen lan-agintaritzak Aldi Baterako Enpresen Erregistroa egingo du. Erregistro horretan baimendutako enpresak inskribatuko dira, eta enpresaren identifikazioari buruzko datuak jasoko dira, hala nola, zuzendaritza-karguak betetzen dituztenen izenak, edo elkartearen era juridikoa duten enpresen administrazio-organoen kide direnena, elkartearen helbidea, jarduteko lanbide-eremua, eta geografia-eremua, administrazio-baimenaren zenbakia, eta baimenaren indarraldia. Era berean, Lege honetan aurreikusitakoaren arabera, lan-agintaritzak erabakitzen dituen jardueren etetea inskribatuko da, bai eta aldi baterako enpresa izatea uztea ere.
  • Lurralde-eremu ezberdinetako Aldi Baterako Lan-Enpresen Erregistroen artean izan beharko liratekeen harremanak zehaztuko dira arauen bidez.
  • Aldi baterako lan-enpresak mota horretako enpresa dela, administrazio-baimenaren zenbakia eta baimena eman duen agintaritza zein den adierazi beharko ditu egiten dituen iragarkietan eta lan-eskaintzetan.

4/1995 errege dekretua, urtarrilaren 13koa; horren bidez, 14/1994 legea garatzen da, ekainaren 1ekoa, aldi baterako laneko enpresak arautzen dituena

11.artikulua. Aldi baterako lan enpresen erregistroa
  • Ekainaren 1eko 14/1994 Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, administrazio-baimena ematen duen lan-agintaritzak Aldi Baterako Lan Enpresen Erregistroa egingo du, eta jendaurrekoa izango da.
  • Erregistroen argitarapena erregistro-idazpenen adierazpenen edo egiaztatzearen bitartez egingo da.
12. artikulua. Aldi baterako lan enpresen erregistroaren antolamendua eta eginkizunak
    • Aldi Baterako Lan Enpresen Erregistroa Estatuko Administrazio Orokorraren menpe egongo da, edo hala badagokio, zerbitzuen lekualdaketak jaso dituzten Autonomia Erkidegoen menpe.
    • Estatuko Administrazio Orokorraren menpeko Aldi Baterako Lan Enpresen erregistroa Atal Nagusian eta Laneko Zuzendaritza Orokorrean egoitza duten Probintzietako Ataletan egingo da, bai eta Laneko, Gizarte Segurantzako eta Gizarte Gaietako Probintzia Zuzendaritzetan ere.
    • Aldi Baterako Lan Enpresen Erregistroaren Atal Probintzialek Atal Nagusiari jakinarazi beharko dizkiote egin diren inskripzioak eta erregistro-idazpenak, horiek praktikan jartzen direnetik zenbatzen hasita, bost eguneko epean.
    • Aldi Baterako Lan Enpresen Erregistroaren Atal Nagusiak idatziz jakinaraziko dizkie dagozkien Autonomia Erkidegoetako Erregistroei hasierako baimenari buruzko inskripzioak, luzapenak, Estatuko Administrazio Orokorrak baimendutako aldi baterako lan-enpresen jardueren etetea, edo uztea, horiek praktikan jartzen direnetik zenbatzen hasita bost eguneko epean.

 

    Era berean, Autonomia Erkidegoetako Erregistroek beren lurralde-eremuan baimendutako enpresei buruzko informazio bera bidaliko diote Estatuko Administrazio Orokorreko Aldi Baterako Lan Enpresen Erregistroaren Atal Nagusiari, aipatutako epean.
13. artikulua. Erregistro-idazpenak
  • Lehenengo erregistroko inskripzioa administrazioaren kabuz egingo du lan-agintaritzak administrazio-baimena eman eta hurrengo bost eguneko epean, eta honako datu hauek bilduko ditu:
    • Aldi baterako lan-enpresaren izena.
    • Enpresaburuaren, edo pertsona juridikoaren izena, bai eta zuzendaritza-karguak betetzen dituztenenak, edo enpresako administrazio-organoen kide direnenak ere, lan egiten deneko geografia-eremua, eta lanbide-eremua, administrazio-baimenaren zenbakia, eta baimenaren indarraldia.
    • Enpresaren eta lantokien helbidea.
    • Finantza-bermea, honen zenbatekoa eta nola eratuta geratu den adierazita.
  • Arau honetako 16.2 artikuluaren a) eta b) paragrafoei eragiten dieten aldaketak enpresak jakinarazten dituen egunetik zenbatzen hasita hurrengo bost eguneko epean, lan-agintaritzak dagokion erregistro-izendapena egingo du; horretarako, Merkataritzako Erregistroaren egiaztagiria (hala badagokio) edo Kooperatibaren Erregistroa gehituko du enpresak.
    Era berean, finantza-bermea eratzeko moduan eta kopuruan emandako aldaketei buruzko erregistro-idazpenak egingo dira, bai eta aldi baterako lan-enpresaren jarduera eteteari buruzkoa ere.
  • Ekainaren 1eko 14/1994 Legearen 21.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Laneko eta Gizarte Segurantzako ministroak, edo Autonomia Erkidegoei dagokien agintaritzak jarduerak etetea erabaki badu, aipatutako Legearen 19.3 artikuluan oso larritzat hartzen diren arau-hausteak enpresak berriro egiteagatik, gertaera hori administrazio-baimena eman duen, eta dagokion erregistro-idazpena egingo duen lan-agintaritzari jakinaraziko dio.

Euskadiko Elkargoak baimendutako Entitateak (pdf, 160Kb)

Lan eta Inmigrazio Ministeritzak baimendutako entitateak

 

Azken eguneratzea: 2013/04/10