Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadi literatura saria


 
2001
2000
1999

 

Prentsaurrekoak

 

“EUSKADI” LITERATURA SARIA. GAZTELANIAZKO LITERATURA. 2002EKO EKITALDIA.

a) Epaimahaia
- Pedro Ugarte Tamayo jauna, epaimahaiburu.
- Jon Kortazar Uriarte jauna epaimahaikide.
- Maria Maizkurrena Moya andrea, epaimahaikide.
- Patrizio Urkizu Sarasua jauna, epaimahaikide.
- Arantxa Urretabizkaia Bejarano andrea, epaimahaikide.
Arturo Garcia Fiel jauna, epaimahaiko idazkari (hautespiderik gabea).

b) Irabazlea eta sariaren nolakoa
Irabazlea: Miguel GONZALEZ SAN MARTIN
Izenburua: Pobeñeses
Argitaletxea: BASSARAI EDICIONES

  Zenbatekoa Zertarakoa
Saria 12.020.- €URO garbi Eskuz esku.
3.005.- €URO garbi
Saritutako zein idazleak argitaratutako beste idazlanen berri emango duen katalogoa egin ostean.
3.005.- €URO garbi
Saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratu ahal izatea bideratuko duen hitzarmena sinatu ostean.
Guztira 18.030.- €URO garbi  

c) Epaimahaiak ikusitako meritoak
Epaimahaiak gehiengoz erabaki du Miguel GONZALEZ SAN MARTINen Pobeñeses izenarekin idatzitako eta Bassarai ediciones argitaletxean argitaratutako liburuari “Euskadi Saria” ematea. Liburu honetan egileak mundu berezia sortu du, benetako eta alegiazko munduak uztartzen ditu, alegiazko eta une berean benetakoa den herri batean. Ipuin liburu gisa prestatuta, ipuin bakoitza besteekin hartu-emanetan da eta batasun sentsazio hori nagusitzen da liburuaren orrietan. Idazleak literatura lan bikaina sortu du.

d) Saritutakoari buruzko hainbat datu
Miguel GONZALEZ SAN MARTIN, Muskizen jaoia 1953an, bere jaioterrian bizia da. Bere hitzetan, munduaren amaiera iragarriko balute, berak Pobeñan lasai, patxadan, itxarongo luke.

UNEDeko Bizkaiko zentro asoziatuaren idazkaria da, ogibidez.

Orain saritua izan den liburua ez da bere lehen argitalpena; 1991an “El tranvía aéreo” kontaketa liburua, 1996an “Hotel Ucrania” eta 1998an “Dos entradas para Wembley” eleberriak, argitaratu zituen.

Horrekin batera, bere ipuin eta kontaketak hainbat antologietan argitaratu ditu: Narradores vascos, Narradores españoles, Los que más cuentan, Bilbao, almacen de ficciones.

e) Saritutako liburuaren ingurukoak

Pobeñeses
Miguel González San Martín
Bassarai

Munduaren amaiera iristen denean, Miguel Gonzalez San Martinek, Pobeñan hartuko du, herriko “golden gate”n ondoan, lehorra eta hondartza elkartzen dituen urdin arinez margotutako burdinezko zubiaren ondoan. Pobeña, geografia galdua da, haurtzaroan irekitako ataria, non gauza guztiak izaten edo gertatzen ziren, zeren bakarrik han eta orduan gauzatu baitzitezkeen.

Gauzak horrela, ez da harritzekoa leku horretan lurreratzea emakume hegalariaren hegazkina edo bertan azaltzea H., eskuetatik joana den diktadore-ohia. Non eta Pobeñan, Amerikako Estatu Batuetako Ozeano Bareko hainbat hiri sortu zituen kolonizatzailearen jaioterrian. Zein garrantzia du hiri sortzaile hori Perun jaio bazen?, ez ote dute Pobeñatarrek nahi duten lekuan jaiotzeko eskubiderik?

Guzti horrekin batera, Pobeña oroimenaren lekua da, non Beatles-en jarraitzaileak haien asaba karlistekin elkartzen diren gunea. Non tabako estraperloan oinarritutako festa ospatzen den. Gauzen izana eta hurbileneko gertakariak azaltzen digun munduko portreta dugu liburuan azaltzen den alegiazko lekua.

Imaginazioa, sensibilitatea eta batez ere humorea darie narrazio hauei. Bilbotik ez oso urruti dagoen herri honi fama eta ospea ekarriko diote, eta egileari, leku sekretuan idatziz mundua irudikatzen duen idazle argitsuaren leienda aldatuko diote, agian.

(Bassaraitik hartua)

f) Gaztelaniazko Literaturari dagokion Euskadi Literatura Sariaren finalistak
Euskadi Literatura Sarietako lau epai-mahaiek, aurtengo aldian leen aldiz, eta egileen oniritzia jaso ondoren, saria hauetan finalista diren liburuak ezagutzera ematea erabaki dute. Gaztelaniazko literaturari dagozkion sarian, Euskadi Literatura Saria jaso duen liburuaz gain, hauek izan dira finalistak:

Gaztelerazko modalitatea (izenburuaren arabera)
IZENBURA EGILEA ARGITALETXEA
El corazón de la niebla SANCHEZ-OSTIZ, Miguel SEIX BARRAL
El niño de los coroneles MARIAS, Fernando DESTINO
El viaje oculto CHIVITE, Fernando BASSARAI
La casa del rojo: diarios, 1995-1998 SANCHEZ-OSTIZ, Miguel PENÍNSULA
Ultimo viaje y otras fábulas ANTOÑANA, Pablo TTARTTALO

f) Aurreko ekitaldietako irabazleak
(1997) Ugarte, Pedro, Los cuerpos de las nadadoras, Ed. Anagrama
(1998) Fernández de la Sota, José, Todos los santos, Ed. Hiperión
(1999) Atxaga, Bernardo, Lista de locos y otros alfabetos, Siruela
(2000) Díaz-Mas, Paloma, La tierra fértil, Ed. Anagrama
(2001) Aramburu, Fernando, Los ojos vacíos, Tusquets editores


Euskadi Literatura Sariak 1982an eratu ziren

 

“EUSKADI” LITERATURA SARIA. LITERATURA ITZULPEN ONENA. 2002KO EKITALDIA.

a) Epaimahaia
- Josu Zabaleta Kortaberria jauna, epaimahaiburu.
- Antton Garikano Iruretagoiena jauna, epaimahaikide.
- Mari Jose Kerejeta Sarriegi andrea, epaimahaikide.
- Imanol Unzurrunzaga Goikoetxea jauna, epaimahaikide.
- Iban Zaldua Gonzalez jauna, epaimahaikide.
Arturo Garcia Fiel jauna, epaimahaiko idazkari (hautespiderik gabea).

b) Irabazlea eta sariaren nolakoa
Irabazlea: Iñaki MENDIGUREN BEREZIARTU
Izenburua: Harry Potter eta sekretuen ganbera
Egilea: Joanne K. ROWLING
Jatorrizko izenburua: Harry Potter and the chamber of secrets
Argitaletxea: Elkarlanean argitaletxea

Irabazleak 9.015 €uro garbi jasoko du eskuz esku, azaroan egingo den ekitaldian.

c) Epaimahaiak ikusitako meritoak
Itzulpen-lan horrek badu, epaimahai honen iritziz, nahikoa meritu esandako saria eskuratzeko. Horien artean honako hau litzateke azpimarragarrien: jatorrizkoaren prosa bizkor, arin eta oparora doitzeko itzultzaileak asmatzen jakin duen, eta ageriko erraztasunaren azpian ahalegin gaitzaren zailtasuna ezkutatzen duen euskara arin, fresko eta aldi berean oparoak.

Saririk jasoko ez badu ere, epaimahai honen iritzian, aipamen berezia merezi du, orobat, aipatu diren arrazoi berengatik, itzultzaile berak egindako HARRY POTTER ETA AZKABANGO PRESOA liburuaren itzulpenak; eta aipamen berezia merezi du, orobat, BEGOÑA MONTORIOk eta JUAN MARTIN ELEXPURUk egindako Saderen Markesaren FILOSOFIA APAINGELAN liburuaren itzulpenak, jatorrizko prosa oparoaren bihurdurak euskarara ekarri eta doitasunez berritzeko asmatu duten prosa estilo jori eta biziagatik.

d) Saritutakoari buruzko hainbat datu
Iñaki Mendiguren Bereziartu 1954an jaio zen Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri zaharrean. Filosofia eta Letretan (Historia Moderno eta Gaur Egungo adarrean) lizentziatua Deustuko Unibertsitatean.

Urtetan Arrasaten bizi eta irakaskuntzan lan egin ondoren, gaur egun jaioterrian da berriro eta itzultzaile da bere kontura, argitaletxeak, enpresa erakundeak…dituelarik bezero. Bere itzulpen-lan garrantzitsuenen artean daude Tocqueville-ren Amerikako Demokrazia (2 lib.), Toynbee-ren Historiaren Azterketa (2 lib.), Elizen Arteko Biblia talde-lanean, J. Swiften Gulliverren bidaiak, etab.etab.
Bi eleberri idatzi ditu: Haltzak badu bihotzik, 1989ko Café Iruña-Basqué saria irabazi zuena, eta Ilunkerako xuxurlak, 1999ko Irun Hiria Eleberri saria irabazitakoa.

e) Saritutako liburuaren ingurukoak
Harry Potter azti ausarta, Hogwartseko Azti eta Sorgin Eskolan lehenengo ikasturtea bukatu ondoren, bere osaba-izeba gogaikarrien etxean dago, bigarren ikasturtea noiz hasiko zain. Larri dago Harry gaixoa... Baina bere lagun Ron Weasley laguntzera etorriko zaio auto hegalari batean eta… Harryk bigarren urtea du Hogwartsen, eta bigarren hau ere iazkoa bezain mugitua, arriskuz betea eta ziragarria izango da.

g) Literatura Itzulpengintzari dagokion Euskadi Literatura Sariaren finalistak
Euskadi Literatura Sarietako lau epai-mahaiek, aurtengo aldian leen aldiz, eta egileen oniritzia jaso ondoren, saria hauetan finalista diren liburuak ezagutzera ematea erabaki dute. Literatura Itzulpengintzari dagozkion sarian, Euskadi Literatura Saria jaso duen liburuaz gain, hauek izan dira finalistak:

Literatura itzulpengintza modalitatea (izenburuaren arabera)
IZENBURUA ITZULTZAILEA EGILEA ARGITALETXEA
Alkimista ARANBURU, Xabier COELHO, Paulo TXALAPARTA
On Camilo BIGURI, Koldo GUARESCHI, Giovanino IBAIZABAL
Filosofia apaingelan MONTORIO-ELEXPURU, Begoña, Juan Martin SADEKO MARKESA TXALAPARTA
Harry Potter eta Azkabango presoa MENDIGUREN, Iñaki J.K. ROWLING ELKARLANEAN
Homo Faber ARRIETA UGARTETXEA, Joxe A. FRISCH, Max ELKARLANEAN
Zeta BIGURI, Koldo BARICCO, Alessandro IGELA


h) Aurreko ekitaldietako irabazleak
(1997) Morales Belda, Jose: Gure garaiko heroia, Lermontov, M.J., Ibaizabal arg.
(1998) Muñoz Otaegi, Jon: Harreman arriskutsuak, Declos, Ibaizabal arg.
(1999) Garzia Garmendia, Juan: Ipuin hautatuak, Borges, J.L., Ibaizabal arg.
(2000) Aldasoro, Irene: Dublindarrak, Joyce, J., Alberdania.
(2001) Zabaleta, Josu: Fantasiazko ipuinak, Maupassant, G Ibaizabal arg

Euskadi Literatura Sariak 1982an eratu ziren.