Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Literatura Euskadi literatura saria 1998


 
2001
2000
1999
1998

1998



Euskarazko Euskadi literatura saria Felipe Juaristi
GALDEREN GEOGRAFIA
Alberdania Argitaletxea
 


Galderen geografia SARITUTAKOARI BURUZKO HAINBAT DATU
Felipe Juaristi Galdos, Azkoitian jaioa da, 1957an. Kazetaritza ikasketak egin zituen Madrilen, eta lanbide horretan aritu da, euskaraz zein gaztelaniaz, hainbat lekutan: Literatur Gazeta eta Porrot aldizkarien sortzaileetakoa da. Poeta gisa da batez ere ezaguna. Juaristiren lehen poema-bilduma Denbora, nostalgia (Baroja, 1985) izan zen. Geroztik, Hiriaren melankolia (Baroja, 1987) eta Laino artean zelatari (Alberdania, 1993) argitaratu ditu. Hiz-lauzko lanik ere badu: Intzentsua lurrean bezala (Baroja, 1988) eta Ilargi lapurra (Erein, 1994) kontakizunak, eta Arinago duk haizea, Absalon (Erein, 1990) eleberria.

SARITUTAKO LIBURUAREN INGURUKOAK
Barne mina eta mundu ezagunaren mindura zertan diren jakin nahian abiatu da Felipe Juaristi liburu honetan. Galderak direla medio, zihurtasunetik ihesi; zihurtasuna, garai honetan, gezurraren eta fanatismoaren beste adiera bat besterik ez baita. Poema laburrak dira liburukoak; sakonak ezinbestean. Ikuspegi anitzetik, askotariko begiradaz begiratzen du idazleak, ordea. Esan nahi den errealitatea oso konplexua baita begi bakarrez atzemateko. Horrela igarotzen da, geltokiak bailiran, itxaropenetik etsipenera eta ezkortasunetik baikortasunera, eta iristen da amaierara, hasieran bezain zalantzati eta uzkur.



Gaztelaniazko Euskadi literatura saria José Fernández de la Sota
TODOS LOS SANTOS
Ediciones Hiperión Argitaletxea
 

Todos los santos SARITUTAKOARI BURUZKO HAINBAT DATU:
José Fernández de la Sota (Bilbo, 1960). "Euskadi" saria jaso duen olerki-liburu honek, Hiperión argitaletxeak bere olerki-bilduman 308. zenbakiarekin argitaratutakoak, iazko urtean Jaengo Baeza hiriak antolatutako "Antonio Machado" izeneko Sariketako lehen saria jasoa dauka.

Fernández de la Sota olerkaria Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 1988an emandako "Alonso de Ercilla" olerki-sariaren jabe da. Orduan saritutako lana Te tomo la palabra izenekoa da (Bilbo, Laida arg., 1989). Harrezkero gogor eta gogoz ekin dio olerkigintzari bai Zurgai izeneko aldizkarian bai Los Pliegos del Norte izeneko bilduman.

Esandako liburuaz gain, beste honako olerki-liburu hauek ere argitaratu ditu: La gracia del enano (Sevilla, Renacimiento arg., 1994), Esto no es un soneto (Málaga, Rafael Inglada arg., 1996). Narrazioari dagokionez, "Max Aub" eta "Gabriel Aresti" sarien jabe dela esan behar da.

Era berean Informe Goliat izeneko elaberria idatzitakoa (Bilbo, Laida, 1989). Aurtengo urtean Negrita con diamantes izeneko narrazio luzea argitaratu du ((Valentzia, 1998, De. Pre-Textos). Era berean bere 20 olerki argitara eman dituzte errusierara itzuliak.

SARITUTAKO LIBURUAREN INGURUKOAK
Hildakoei buruzko liburu bat izan beharrean, Todos los santos izeneko olerki-liburua izan litezkeen bizitzen liburua da: eguzkiak leherrarazitako nekazariak, sosik gabeko arrakeroak, suizida axolagabeak, halako batean ohetik ez altxatzea erabaki duten gizasemeak, irudimen hutsarekin batetik bestera dabiltzan bidaia-agentziako langileak, bere biktimei begira dauden santu eta frankotiradoreak.

Horietako bakoitzak bere-berea duen historia kontatzen digu, bere zulotik, egina duen aukeratik. "Inork ez zuen, gure artean bizi zelarik, bere eriotzaren berri ematerik izan" diosku liburuko pertsonaietako batek. Guzti horregatik dugu bizitza olerki-liburu honetako mintzagaia. Hildakoekin batera hor dira hainbat gizabanako ezagunen izena zizelaturik daramaten hilarriak: Wallace Stevens, Max Brod, Emily Dickinson, Gustavo de Maeztu edo/eta Irineo Tristán, Estatu Batuetan exekutatutako azken mexikarra.




HAur eta Gazte literatura saria Patxi Zubizarreta
GIZON IZANDAKO MUTILA
Pamiela Argitaletxea
 

Gizon izandako mutila SARITUTAKOARI BURUZKO HAINBAT DATU:
Patxi Zubizarreta Dorrondoro 1964an Ordizian jaioa. Euskal Filologiako ikasketak Gasteizen amiatu eta bertan bizi da literaturara buru-belarri dedikaturik.

Haur eta gazte literaturaren esparruan jardun izan du batik bat.

Gazteei zuzendutako bere liburuen artean, Gizon izandako mutila (Pamiela, 1997) izeneko elaberriaz gain, beste honako hauek ere nabarmendu behar dira:

Ametsetako mutikoa (Elkar, 1991), Matias Ploff-en erabakiak (Erein, 1992), Gutun harrigarri bat (Elkar, 1992), Emakume sugearen misterioa (Alberdania, 1993), Ipuinkari (Pamiela, 1994)
Marigorringoak hegan (Edebé, 1194), Jentzi (Erein, 1993), 1948ko uda (SM,1994), Eztia eta ozpina (Alberdania, 1995), Ilargia ditarean (Elkar, 1996), Enara, zer berri? (Alberdania, 1996), Sekretuen liburua (Alberdania, 1997).

Berak egindako itzulpenen artean aipatzekoak dira:

Ali Baba eta berrogei lapurrak (Pamiela, 1993), Aladin (Pamiela,1995), Sinbad (Pamiela,1996).

SARITUTAKO LIBURUAREN INGURUKOAK
Antonio Maria zuen izena, baina denek Gizon izandako mutila deitzen zioten, denek Fabianek izan ezik. Eta Fabianek kontatuko digu zein den Gizon izandako mutilaren jatorria, zein haren historia, eta zergatik sartu zen bandoleritzan, eta nondik nora ibili zen bere ekintzak burutuz, eta norekin, eta, azkenik, ihesaldi gorabeheratsu baten ostean, zer gertatu zitzaion Pirinioetako hiri batean ... . Fabian izango da hori dena aditzera emango diguna, eta hari denek Tximino esaten zioten, denek Antonio Mariak izan ezik.



Itzulpengintzarako Euskadi saria Jon Muñoz Otegi, (Declos)
HARREMAN ARRISKUTSUAK
Ibaizabal Argitaletxea-Literatura Unibertsala
 


Harreman arriskutsuak SARITUTAKOARI BURUZKO HAINBAT DATU:
JON MUÑOZ OTAEGI (Donostia, 1961). Itzulpen ikasketak Donostiako Itzultzaile Eskolan. Lanbidez itzultzailea. LUR Hiztegi Entziklopedikoan zein Entziklopedia Tematikoan lankide. Beste batzuren artean, zinema gidoiak, aldizkariak (Nosferatu aldizkaria) eta azpitituluak euskaraz jarri izan ditu. Hainbat komiki itzulitakoada (Gabai saila, LUR). Gaurkoan saritu den literatura itzulpen hau bere lehen literatura itzulpena da.

 

 








Zabaltzen saria Xabier Montoia
GASTEIZKO HONDARTZAK
Susa Argitaletxea
 

Gasteizko Hondartzak SARITUTAKOARI BURUZKO HAINBAT DATU:
Xabier Montoiaren literatura-lanak:

Anfetamiña (poesia, 1983)
Likantropo (poesia, 1985)
Narraztien mintzoa (poesia, 1988)
Non dago Stalin? (nobela, 1991)
Emakume biboteduna (ipuinak, 1992)
Gasteizko hondartzak (1997)
Plastikozko loreak Erregearentzat (kronika, 1998)

SARITUTAKO LIBURUAREN INGURUROAK:
Gasteizko hondartzak ez da ipuin liburu bat bakarrik, eta ez da nobela bat ere, ez da historia liburu bat ... baina hirurak batera da! Gasteizen mende oso bat biltzen eta deskribatzen baitu -1993tik gaurdaino-, Gasteizko jendeak baititu protagonista, agertzen eta aienatzen dira pasarte batetik bestera, eleberrietan bezala. Sare itzel bat josi eta atondu du Xabier Montoiak, eta hartan kateatu dira Gasteizko XX. mendeko jendeak. Lehen aldia da gure literaturan, liburu bakarrrean Euskal Herriko hiri baten geografia eta barne historia horren modu esplizito, sutil eta zabalean agertzen direna.

Azken eguneratzea: 2004/12/13