|

2001eko ekitaldia "Euskadi"
Literatura sariak
Epaimahaien erabakiak
Euskarazko literaturari dagokion saria
Haur eta gazteentzako euskal literaturari dagokion saria.
Donostia , 2001eko urriaren 17a
Euskarazko literaturari dagokion saria
Irabazlea: RAMON SAIZARBITORIA
Izenburua: Gorde nazazu lurpean
Argitaletxea: Erein arg.
Haur eta gazteentzako euskarazko literaturari dagokion saria
Irabazlea: KARLOS LINAZASORO
Izenburua: Bota gorriak
Argitaletxea: Anaya-Haritza arg.
"Euskadi" Literatura Sariak (Euskarazko Literatura, Gaztelaniazko Literatura, Haur eta Gazteentzako Euskarazko Literatura eta Literatura itzulpen onena) azaroaren 20an Gasteizen egingo den berariazko ekitaldian banatuko dira.
Donostia, 2001eko urriaren 17a
"EUSKADI" LITERATURA SARIAEUSKARAZKO LITERATURA2001EKO EKITALDIA
a) Epaimahaia
Arantza Urretabizkaia Bejarano andrea, epaimahaiburu.
Joxe Agustín Arrieta Egiguren jauna, epaimahaikide.
Laura Uruburu Totorikaguena andrea, epaimahaikide.
Gorka Aulestia Txakartegi jauna, epaimahaikide.
Ur Apalategi Idirin jauna, epaimahaikide.
Francisca Pulgar Vernalte andrea, epaimahaiko idazkari.
b)PIrabazlea eta sariaren nolakoa
Irabazlea: RAMON SAIZARBITORIA
Izenburua: Gorde nazazu lurpean
Argitaletxea: Erein arg.
Zenbatekoa Zertarakoa
SARIA 2.000.000.- pezeta garbi Eskuz esku.
500.000.- pezeta garbi Saritutako zein idazleak argitaratutako beste idazlanen berri emango duen katalogoa egin ostean.
500.000.- pezeta garbi Saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratu ahal izatea bideratuko duen hitzarmena sinatu ostean.
GUZTIRA 3.000.000.- pezeta garbi
c) Epaimahaiak ikusitako meritoak
Epaimahaiak aho batez erabaki du Ramon Saizarbitoriak Gorde nazazu lurpean izenarekin idatzitako liburuari "Euskadi Saria" ematea. Bost narrazio luzez osaturiko liburu horrekin goi mailako literatura emaitza lortu du idazle donostiarrak. Bost narrazioak lotzen dituen hari tematikoa sotila izanki, batasun sentsazioa nagusitzen da gaien ezberdintasunaren gainetik. Liburu kultoa da, historia eta zientzia ongi uztartzen dituena.
d) Saritutakoari buruzko hainbat datu
Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944). Soziologoa. Gizarte Zerbitzuen arloan liburu ugari argitaraturikoa. SIIS Dokumentazioa eta Ikerketa zentruko zuzendaria. Bere traiektoria profesionala dela eta, Eusko Jaurlaritzaren I. Susustatu Saria eskuratu zuen 1994an.
60ko urteetatik aurrera euskal hedabide gehienetan hartu du parte. 1967an LUR argitaletxea sortu zuen beste idazle batzuekin batera, eta 70eko urteetan Oh Euzkadi literatur aldizkaria. 1992an IV. Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazi zuen.
Bere idazlan garrantzitsuenak:
- Kapitaina (Hegatsez izeneko liburuan argitara emandako ipuina, 1971).
- Egunero hasten delako, Lur, 1969, 1979; Erein arg., 1987
- Ehun metro, Kriselu, 1976; Erein arg., 1985, 1997
- 100 metros, Nuestra Cultura, 1979; Orain, S.A., 1995. Ehun metro-ren itzulpena.
- Ene Jesus, Kriselu, 1976; Erein arg., 1994
- Hamaika pauso, Erein arg., 1995
- Los pasos incontables, Espasa-Calpe, S.A., 1998. Hamaika pauso-ren itzulpena.
- Bihotz bi. Gerrako kronikak, Erein arg., 1996, 1997
- Amor y guerra, Espasa-Calpe, 1999. Bihotz bi. Gerrako kronikak liburuaren itzulpena.
- Aberriaren alde (aberriaren kontra), Alberdania arg., 1999 (saioa).
e) Saritutako liburuaren ingurukoak
Intxorta mendiko lubakietan giroturiko "Gudari zaharraren gerra galdua"k zabaltzen du liburua, eta Intxortako lerroen apurtzearekin gertatu zen nazionalen aurrerabidearen ondorioetako bat kontatzen zaigu "Asaba zaharraren baratza"n. Liburua ixten duen azken narrazio honek Sabino Aranaren hilobi aldaketak kontatzen ditu. Tartean gelditzen da 1936ko gerraren oihartzun atergabea den "Bi bihotz, hilobi bat"
"Rossettiren obsesioa"k, berriz, Madrildik Londresera daramatza euskaldunoi buruzko galdera eta diagnostiko zuzen-zuzenak: "¿Qué os pasa a los vascos?" eta "Sois unos melancólicos". Galderaren eta baieztapenaren atzean bi emakume, Victoria eta Eugenia, guztiz desberdinak eta aldi berean antzekoak oso. Eta gizon bat, eta bi harremanen kasuan -arrakasta labur txinpartatsuren bat gorabehera-, bi maitasun ezinezko. Azken finean, ze zaila egiten zaion gizonezkoari gauzarik xumeena ere naturaltasunez aitortzea! Batarekin ausartegi, bestearekin koldarregi, modu paregabean azaleratzen du nobelak gizonezkoon alde miserable eta komikoena. Komikotasunean badu, egia esan, norekin neurtu liburu honetan; izan ere, larru berekoak baitira azken pertsonaia hori eta "Bi bihotz, hilobi bat"ekoa.
"Marcel Martin"ek, berriz, bikotearen arteko harremanak absurduraino nola gaizto daitezkeen erakusten digu. Gutxien espero denean, eta komentario ezdeusenaren kausaz, leize sakon eta gaindiezina zabal daiteke gure bizitzetan, ustez bat ere arrazoirik gabe, eta erabat oharkabean gainera. Izan ere, xelebrea baita -edota negargarria- gauzarik xumeena ulertzeko gizonak askotan duen ezintasuna. Bat-batean, bikotea osatzen zutenak, elkarrenganako bi ezezagun bihurtuko dira.
Liburu honek 2001eko Kritika Saria jaso du. Era berean, aurreko astean emandako Premio Nacional de Narrativa izenekoan finalista izan da.
f) Aurreko ekitaldietako irabazleak
(1997) Epaltza, Aingeru, Tigre ehizan, Elkarlanean arg.
(1998) Juaristi, Felipe, Galderen geografia, Alberdania arg.
(1999) Lertxundi, Anjel, Argizariaren egunak, Alberdania arg.
(2000) Oñederra, Lourdes, Eta emakumari sugeak esan zion, Erein arg.
"EUSKADI" LITERATURA SARIAHAUR ETA GAZTEENTZAKO EUSKARAZKO LITERATURA2001EKO EKITALDIA
a) Epaimahaia
Felipe Juaristi Galdos jauna, epaimahaiburu.
Arantza Baltzategi Juldain andrea, epaimahaikide.
Xabier Kaltzakorta Elorza jauna, epaimahaikide.
Jon Suárez Barrutia jauna, epaimahaikide.
Nerea Arregi Urriolabeitia andrea, epaimahaikide.
Francisca Pulgar Vernalte andrea, epaimahaiko idazkari.
b) Irabazlea eta sariaren nolakoa
Irabazlea: KARLOS LINAZASORO
Izenburua: Bota gorriak
Argitaletxea: Anaya-Haritza arg.
Zenbatekoa- Zertarakoa
SARIA 1.500.000.- pezeta garbi Eskuz esku.
250.000.- pezeta garbi Saritutako zein idazleak argitaratutako beste idazlanen berri emango duen katalogoa egin ostean.
350.000.- pezeta garbi Saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratu ahal izatea bideratuko duen hitzarmena sinatu ostean.
GUZTIRA 2.100.000.- pezeta garbi
c) Epaimahaiak ikusitako meritoak
Maila handiko beste lan eder batzuen artean aukeratu ostean, Haur eta gazteentzako "Euskadi" literatura sariko epaimahaiak Karlos Linazasororen Bota gorriak izeneko lana aukeratu du, eta aukeratu ere, aho eta gogo batez aukeratu du, aurtongo saridun.
Sariztatu duten lanaren meritu eta merezi onen artean, egitura, originaltasuna eta berrikuntza azpimarratu behar dira, batetik, eta hitzen jolas zein poetikotasuna, bestetik.
d) Saritutakoari buruzko hainbat datu
Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962). Euskal filologian lizentziatua Donostiako EUTGn. Tolosako udal liburutegiko arduraduna.
Hainbat nobela eta ipuin idatzitakoa. Hona hemen horietako aipagarrienak:
- Punta araucaria (Ignacio Aldekoa saria, 1994)
- Kartapazioko poemak, Ibaizabal-Edelvives arg. (1998)
- Altzeta, alberdania 1996 (nobela)
- Besterik gabe, Albina, Ibaizabal, 1991.
- Euriaren eskuak, Alberdania, 1995
- Zer gerta ere, Alberdania, 1995
- Gret, Kutxa, 1998
- Apunte eta ahanzturak, Kutxa, 1993 (poesia)
- Eldarnioak, Erein, 1991
- Ipuin arriskutsuak, Erein 1994
- Oihan ttiki baina txukun batean, Aizkorri arg., 1999
- Hamabi titare, Aizkorri arg., 1999
- Hugo, Aizkorri arg., 2000
- Walter Sismoley Elizeoko zelaietan, Elkarlanean arg., 2000
- Bota gorriak, Anaya-Haritza, 2000
- Ez balego beste mundurik, Alberdania, 2000
- Ipuin errotikoa, Alberdania, 2001
- Burdindenda, Euskaltzaindia-BBK, 1998
- Udazkeneko karabana erratua, Elkar, 1991
- Gau, gau, gau, SM, 1997.
e) Saritutako liburuaren ingurukoak
Imaijina ditzakezu bota batzuk amets egiten eta gauza zoragarriak bizitzen lagunduko dizutenak?
Karlosek, ipuin honetako protagonistak, sekretu asko dauzka zuri kontatzeko, eta bota majiko batzuk zuri erakusteko; zeren, bizi al liteke amets egin gabe?
f) Aurreko ekitaldietako irabazleak
(1997) Atxaga, Bernardo, Xola eta basurdeak, Erein arg.
(1998) Zubizarreta Dorronsoro, Patxi, Gizon izandako mutila, Pamiela arg.
(1999) Igerabide, Juan Kruz, Jonas eta hozkailu beldurtia, Aizkorri arg.
(2000) Juaristi, Felipe, Animalien inauteria, Erein arg.

2001eko ekitaldia "Euskadi"
literatura sariak
Epaimahaien erabakiak
Gaztelaniazko literaturari dagokion saria
Literatura itzulpen onenari dagokion saria
BBilbo, 2001eko urriaren 10a
Gaztelaniazko literaturari dagokion saria
Irabazlea: FERNANDO ARAMBURU IRIGOYEN
Izenburua: Los ojos vacíos
Argitaletxea: Tusquets Editores
Literatura itzulpen onenari dagokion saria
Irabazlea: JOSU ZABALETA KORTABERRIA
Izenburua: Fantasiazko ipuinak
Jatorrizko izenburua: Contes fantastiques complets
Egilea: GUY DE MAUPASSANT
Argitaletxea: Ibaizabal arg.
Euskarazko Literaturari zein Haur eta Gazteentzako Euskarazko Literaturari dagozkien sariak hil honen barruan erabaki eta ezagutzera emango dira.
"Euskadi" Literatura Sariak (Euskarazko Literatura, Gaztelaniazko Literatura, Haur eta Gazteentzako Euskarazko Literatura eta Literatura itzulpen onena) azken urteetan legez, azaroaren amaieran egingo den ekitaldian emango dira.
Bilbo, 2001eko urriaren 10a
"EUSKADI" LITERATURA SARIAGAZTELANIAZKO LITERATURA2001EKO EKITALDIA
a) Epaimahaia
Ángel Ortíz Alfau jauna, epaimahaiburu.
Ana Arregi Martínez andrea, epaimahaikide.
Enrique Gutiérrez Ordorika jauna, epaimahaikide,
María Bengoa Lapatza-Gortazar andrea, epaimahaikide.
Iban Zaldua González jauna, epaimahaikide,
Francisca Pulgar Vernalte andrea, epaimahaiko idazkari.
b) Irabazlea eta sariaren nolakoa
Irabazlea: FERNANDO ARAMBURU IRIGOYEN
Izenburua: Los ojos vacíos
Argitaletxea: Tusquets Editores
Zenbatekoa- Zertarakoa
SARIA 2.000.000.- pezeta garbi Eskuz esku.
500.000.- pezeta garbi Saritutako zein idazleak argitaratutako beste idazlanen berri emango duen katalogoa egin ostean.
500.000.- pezeta garbi Saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratu ahal izatea bideratuko duen hitzarmena sinatu ostean.
GUZTIRA 3.000.000.- pezeta garbi
c) Epaimahaiak ikusitako meritoak
Fernando Arambururen nobelak badu, epaimahai honen iritziz, nahikoa meritu esandako saria eskuratzeko. Horien artean honako hauek lirateke azpimarragarrien: bere kalitate literarioa; gaur eguneko nobela pikareskoaren tradizioarekiko lotura; pertsonaien izaera borobiltzen egileak darabilen ironia;
XX. mendearen lehen erdialdeko eszenatoki alegorikoak, ia-ia mitikoak sortzen eta garai haietakoak izan arren gaur ere ezagun-ezagunak ditugun gatazken oihartzuna islatzen erakutsitako eskua.
d) Saritutakoari buruzko hainbat datu
Fernando Aramburu (Donostia-San Sebastián, 1959). Espainiar filologian lizentziatua. Gazte-gaztetatik literaturari lotuta, asko idatziz eta ugariago irakurriz, bizi den donostiar hau, hainbat literatura forotan ibilia da. Besteak beste, 80ko hamarkadaren hasiran Donostian puri-purian aritu zen Cloc taldeko sortzaile eta eragileetako bat da. Gaur egun, hainbat literatura elkarteren lankide da, besteak, beste Bilboko Asociación para la Difusión de las Letras "Puerta Norte / Ipar Atea" izenekoarena.
1984az geroztik Alemanian bizi da eta bertan lan egiten du, besteak beste, Ipar Renania-Westfaliako Lippstandt eta Gieseke hirietan bizi diren etorkinen seme-alabei gaztelania irakasten.
Bere idazlan garrantzitsuenak:
- Ave sombra / Itzal Hegazti, Luis Haranburu Editor, 1981 (olerkiak).
- Bruma y conciencia / Lanbroa eta kontzientzia (1977-1990), EHU/UPV, 1993 (olerkiak)
- El librillo, Ediciones Hiperión, S.L., 1995 (olerkiak)
- Fuegos con limón, Tusquets Editores, 1996 (nobela) Alemanera itzuli berri da. Nobela honi "Ramón Gómez de la Serna" saria eman zioten 1997an.
- No ser duele, Tusquets Editores, 1997 (ipuinak)
- El ladrón de ladrillos, Ediciones S.M., 1998 (nobela)
- Adreilu lapurra, Ediciones S.M., 1999 (El ladrón de ladrillos izenekoaren itzulpena, Gerardo Markuletak egina) (nobela)
- Juicios finales, Ed. Senén Pérez Núñez, 2000 (historia eta kritika literarioa)
- Los ojos vacíos, Tusquets Editores, 2000 (nobela)
e) Saritutako liburuaren ingurukoak
1916ko abuztua da. Antibulatarrak estuasunez beterik daude. Bertako erregea modu zital batean hil dute. Erreginak era lotsagarri batean alde egiten ahalegindu da. Diktadura-giroa nabari da. Cuiña ostatu-gizonaren etxera iritsi berri den atzerritar misteriotsu samarrak, oso ezagunak dituen garaiko asaldaketa politikoak behartuta, laster hartuko du deskalabrurako bidea. Hala ere, ostalariaren alabarekin izandako ezkutuko harremanen ondorioz, nobela honen protagonista eta, aldi berean, narratzailea den mutikoa jaioko da. Inongo kupidarik gabe sasikume eta deabruaren semetzat hartuko duten mutikoak hamaika aurkikuntza harrigarri eta etsipen krudeli aurre egin behar izango dio urteak aurrera egin ahala. Bere inguruan gertatzen ari denaren nondik norakoa eta zergatia ulertu nahi duen mutikoak hainbat erreferentzia puntu izango du behin eta berriro gogoan: aitonaren ankerkeria zitala, amaren samurtasun goibela, sentimentuen iratzarraldia, liburuek sortutako gozamena.
f) Aurreko ekitaldietako irabazleak
(1997) Ugarte, Pedro, Los cuerpos de las nadadoras, Ed. Anagrama
(1998) Fernández de la Sota, José, Todos los santos, Ed. Hiperión
(1999) Atxaga, Bernardo, Lista de locos y otros alfabetos, Siruela
(2000) Díaz-Mas, Paloma, La tierra fértil, Ed. Anagrama
"EUSKADI" LITERATURA SARIALITERATURA ITZULPEN ONENA2001EKO EKITALDIA
a) Epaimahaia
Koldo Biguri Otxoa de Eribe jauna, epaimahaiburu.
Mari Jose Kerexeta Sarriegi andrea, epaimahaikide.
Mikel Hoyos Sein jauna, epaimahaikide.
Mikel Murua Irigoien jauna, epaimahaikide.
Pedro Mª Díez de Ulzurrun Sagala jauna, epaimahaikide.
Francisca Pulgar Vernalte andrea, epaimahaiko idazkari.
b) Irabazlea eta sariaren nolakoa
Irabazlea: JOSU ZABALETA KORTABERRIA
Izenburua: Fantasiazko ipuinak
Egilea: GUY DE MAUPASSANT
Jatorrizko izenburua: Contes fantastiques complets
Argitaletxea: Ibaizabal argitaletxea
Irabazleak 1.500.000 pezeta garbi jasoko du eskuz esku, azaroan egingo den ekitaldian.
c) Epaimahaiak ikusitako meritoak
Itzulpen-lan horrek badu, epaimahai honen iritziz, nahikoa meritu esandako saria eskuratzeko. Horien artean honako hau litzateke azpimarragarrien: itzultzaileak erabiltzen duen euskara aberats, jori eta gozoagatik, jatorrizkoaren garaiko frantsesa eta idazlearen estilo landua euskarara egokitzeko egin duen lan aipagarriagatik.
Saririk jasoko ez badu ere, epaimahaiak XABIER OLARRA (Tolosa, 1953) jaunak itzulitako lanari aipamen berezi bat egin dio, hain zuzen ere AMBROSE BIERCEk idatzitako The Devils Dictionary liburuaren itzulpenari. Itzulpen lan horri buruz honako hau azpimarratu nahi du: jatorrizkoaren estilo jostaria, hitz-jokoak, zinismoa eta poesia-lana euskarara ekartzen erakutsi duen trebetasunagatik.
d) Saritutakoari buruzko hainbat datu
Josu Zabaleta Legazpin jaio zen 1948an. Lobaina eta Erroman burutu zituen filosofian ikasketak. Hordago argitaletxearen sortzailetarikoa da (1977). 1980tik 1991ra Martuteneko Itzultzaile Eskolako irakasle lanetan aritu zen. EIZIEko sortzaileetarikoa. Era berean, Senez itzulpen eta terminologiako aldizkariarena 1991tik 2000ra Lur Hiztegi Entziklopedikoaren zuzendari izan zen. Gaur egun Rosetta hizkuntza zerbitzuak eskaintzen dituenenpresan ari da lanean.
Hainbat itzulpen egindakoa. Aipagarrien artean honako hauek:
DAUDET, Alphonse, Taraskoneko Tartarin, Lur arg., 1981.
SCIASCIA, Leonardo, Itsaso ardo kolorea, Erein, 1991.
PASOLINI, Pier Paolo, Gauza baten ametsa, Alberdania, 1998.
Munduko ipuinak, Erein ( 6 liburu)
e) Saritutako liburuaren ingurukoak
Guy de Maupassant (1850-1893) frantzes idazlea aipatu gabe ezin uler daiteke XX. mendeko ipuingintza. Liburu honetan beldurretik eromenera hutsik egin gabe daraman labirintuaren zoko-moko, barrunbe, iluntasun guztiak igarotzeko aukera du irakurleak.
f) Aurreko ekitaldietako irabazleak
(1997) Morales Belda, Jose: Gure garaiko heroia, Lermontov, M.J., Ibaizabal arg.
(1998) Muñoz Otaegi, Jon: Harreman arriskutsuak, Declos, Ibaizabal arg.
(1999) Garzia Garmendia, Juan: Ipuin hautatuak, Borges, J.L., Ibaizabal arg.
(2000) Aldasoro, Irene: Dublindarrak, Joyce, J., Alberdania.
|