Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Literatura Euskadi literatura saria 2000


 
2001
2000
1999

2000



2000. urteko "Euskadi" literatura saria Lourdes Oñederra
Eta emakumeari sugeak esan zion
Erein,1999
 

Eta emakumeari sugeak esan zion Datu biografikoak
Lourdes Oñederra Donostian jaio zen 1958an. Hizkuntzalaria da (Filologia Hispanikoan lizentziatua eta Euskal filologian doktore). Gasteizko EHUko Filologia Fakultatean egiten du lan Fonologiako irakasle gisa.
R. Saizarbitoriaren Ehun metro nobelari idatzitako epilogoaren zein Ere eta Oh, Euzkadi! aldizkarietan argitara emandako artikulu askoren egile. Aspaldiko honetan Egunkariako zubabegile.
www.lourdesonederra.com/euskera/biografia.html

Saritutako lana
Lourdes Oñederraren nobelak bidaiaren, bidaia fisikoaren antolaketa du. Euskal Herriko hiriburu batetik Europa erdialdeko hiri batera egindako aldaketa du narrazioak kokagune espaziala.
Barne bidaia da, baina, nobela honetan abendtura nagusia. Emakumearen (Teresaren) barne- bilakaerak eramango du pertsonaia nagusi horren desasosegua senarrarengandik hamar urte lehenagoko lagunaren besoetaraino, eta harengandik bizitzaren muturreraino.
Bakardade latza. Beste inorekin konpartitu gabeko sekretu lazgarria. Bakardade bakardadeagoa. Ez bizitzan egokituriko gizonek (agertu eta desagertu baino ez), ez hainegandik saihestu zaizkion maitasun esperantzek lortu dute inoiz Teresa bre bakardade esentzialetik erreskatatzea.
Eta, azkenean gizonak atzean gelditu dira, eta Teresa bakarrik, bakardade larrienean, hartuko ditu azken erabakiak. Azken urrats horiek azken-azken "maitale"aren besoetara zuzenaraziz: "Etorriko dun heriotza eta hire begiak izango ditin" (C. Pavese).

Sari Nazionalerako aukeratua izan den liburu honek jasotako beste hainbat sari:Kritika Saria 1999
Beterriko Liburua 1999
Euskadi de Plata 2000-10-06

Nobela hau dagoeneko gazteleraz jarria dago baita argitaratuta ere.

Y la serpeiente dijo a la mujer
Ed. Bassarai, 2000,
144 or.



Haur eta gazteentzako euskarazko literatura modalitateari dagokiona.2000. urteko "Euskadi" literatura saria Felipe Juaristi Galdós
Animalien Inauteria
Erein
 

Animalien inauteria Saritutakoari buruzko hainbat datu
FELIPE JUARISTI GALDOS (Azkoitia, 1957).
Felipe Juaristi Galdos, Azkoitian jaioa da, 1957an. Kazetaritza ikasketak egin zituen Madrilen, eta lanbide horretan aritu da, euskaraz zein gaztelaniaz, hainbat lekutan: Literatur Gazeta eta Porrot aldizkarien sortzaileetakoa da. Poeta gisa da batez ere ezaguna. Juaristiren lehen poema-bilduma Denbora, nostalgia (Baroja, 1985) izan zen. Geroztik, Hiriaren melankolia (Baroja, 1987) eta Laino artean zelatari (Alberdania, 1993), Galderen geografia (Alberdania, 1987) argitaratu ditu. Hiz-lauzko lanik ere badu: Intzentsua lurrean bezala (Baroja, 1988) eta Ilargi lapurra (Erein, 1994) kontakizunak, eta Arinago duk haizea, Absalon (Erein, 1990) eleberria.
Haur eta gazte literaturari ere hainbat liburu eman dizkio: Tristuraren teoria (Erein, 1993), Ilargi-lapurra (Erein, 1994), Sagitario (Desclée de Brouwer, 1995), Eguzkiaren Etxea (Alberdania, 1998), Laura eta Itsasoa (Aizkorri, 1998)
.
Hainbat sari jasotakoa: 1992ko Lizardi Saria, Tristuraren teoria izeneko lanarekin. 1998an "Euskadi" literatura saria jasoa, euskarazko literaturari dagokiona, bere Galderen Geografia izeneko olerki liburuagatik. Liburu horrek badu dagoeneko gaztelaniazko bertsioa: Geografía de las Preguntas ( Bassarai, 1999).

Saritutako liburuaren ingurukoak
Hartz jauna iratzarri da, jaiki, nagiak atera eta jantzi: praka beltz lisoak, alkandora lodi koadroduna; gainean, jertsea. Mendiko botak ere bai. Sua egin, ura berotu eta kafea prestatu. Leihotik begiratu eta ihintza egin zuela konturatu zen. Zamarra hartu zuen badaezpada, betaurreko kutxa gorde eta irten zen.
Gandu artean, azeri jaunaren etxea ageri zen. Bost urte ziren hartz jaunaren laguna joan zela. Desagertu egin zen. Hilda zegoela esaten zutenak ere baziren.
Goiz hartan, berriz, bere lagunaren etxetik kea zeriola iruditu zitzaion hartz jaunari.
Azeriaren itzulera zen!
(Animalien Inauteria liburutik hartua)





2000. urteko "Euskadi" literatura saria
Gaztelaniazko literaturari dagokiona
Paloma Diaz-Mas
La Tierra fértil
Anagrama
 


La tierra fértil Saritutakoari buruzko hainbat datu

http://www.anagrama-ed.es/palomadiazmas/

PALOMA DÍAZ-MAS (Madrid, 1954)
Paloma Gasteizen bizi da. Bertan, Euskal Herriko Unibertsitean, literatura espainiarra eta sefardia irakasten du. Argitara emandako lanak: saritutakoaz gain honako nobela hauek: El rapto del Santo Grial (Anagrama, 1984) eta El sueño de Venecia (Premio Herralde de Novela, 1992). Nuestro milenio kontaketa-bilduma (Anagrama, finalista del Premio Nacional de narrativa, 1987). Una ciudad llamada Eugenio bidaia liburua (Anagrama, 1992). Ipuin bilduma desberdinetan parte hartu du, besteak beste, Madres e hijas izenekoan (Anagrama, 1996). Literatura hispanojudu eta sefardian aditua den idazle honek gai horiekin loturiko hainbat liburu idatzi du: Los sefardíes: Historia, lengua y cultura (Riopiedras, 1997), Poesía oral sefardí (Sociedad de Cultura Valle-Inclán, 1994) eta, Carlos Motarekin batera, Sem Tob de Carrión rabiaren Proverbios morales izenekoaren edizioa (Cátedra, 1998). Romanceroaren antologia ere argitara emana du (Crítica, 1994).
(Iturria. La tierra fértil, Ed. Anagrama)

Saritutako liburuaren ingurukoak
PALOMA DÍAZ-MAS LA TIERRA FÉRTIL Anagrama, 1999, ... pág. Zenbaitek La tierra fértil lana gizarte feudal baten erretratua dela esango dute: XIII. mendeko Kataluniarena, alegia. Beste zenbaitek, grinek, adiskidetasunak, traizioak, amodioek, gorrotoek, justiziak, fideltasunak, asaldurak, bortizkeriek, hutsegiteek eta damuek osatutako katearen kronika dela. Norbaitentzat Arnau de Bonastreren bibliografia izango da, gizon nahigabetua, zeinaren bizitza -Zoriaren gurpila bezala- biraka dabilen eta hainbatetan egiten duen botere eta segurtasunaren eta gainbehera eta miseriaren arteko bidea. Edo agian nobela gorabehera ia edipikoa izango da, non semeak (Arnau de Bonastre lehenik, bere seme Raimón Amat eta Oliver Ull Blau ondoren) betiere beren gurasoen aurka jartzen direla kontatzen den, nahiz eta ondoren erru-sentimendu gaitzesgarria beren gain hartzen duten. Bateren batek istorio honetan Cain eta Abelen mitoaren birsortzea ikusiko du, eta gai nagusia anaia arteko borroka dela usteko du. Edo agian nobela guztia egituratzen duena prozesu bat izango da, zeinaren bidez gizon bat gehien gorrotatu izan duen gizona maitatzera iritsi daitekeen; edo traidorea leial izan daitekeela, laguna etsairik okerrena bihurtzeko gai den modu berean. Edo baita ere nola gaizkia, behin piztu ondoren, atzamarkadak biktimei ez ezik eragin dutenei eta intentzio onenaz konjuratzen saiatzen direnei ere ematen dizkien.

Dena den, gerta daiteke hemen kontatzen zaiguna gizon-emakumeek -Erdi Aroko garai hartakoak zein gaurkoak- mundu zail batean bizirauteko egiten dituzten ahaleginak baino ez izatea. Borroka horretan daude guztiak: Arnau de Bonastre, jaun feudal tiraniko eta bihozbera, argia eta nahasia; Bertrán Guerau, zoritxarreko zalduna, haren lagun eta etsai izandakoa; Bernat Armengol, gidari eta maisua, zentzuduna eta zertxobait hotza; Guifré de Castelnau, hereje errukiorra; Joan Galba, bere borondatearen aurka zaldunen munduan sartutako artisaua; Vidal Girondí, mediku judua; eta emakume azpiratu edo hantustetsu horiek (Elisenda Guerau, Tibors de Fenal, Pere Galbaren Margarida, Sibila de Armengol), zeinen presentzia batez ere isiltasun larria den. Eta oraindik isilagoa den beste presentzia bat: lurrari lotutako laborariena, zeina, aldi berean, beren bizirauteko baliabide eskasa eta katea den. Izan ere badakigu-eta, iragana idealizatzeko edozein ideia inozo bazter utzita, premia krudel batek betidanik esklabo egiten dituela gizonak eta beren historia atsekabe ilun eta antzuzko ametsa bilakatzera bultzatzen dituela".




2000. urteko "Euskadi" literatura saria
Euskarazko literatura itzulpen onenari dagokiona
Irene Aldasoro
James Joyce - Dublindarrak  

DublindarrakDatu biografikoak
Irene Aldasoro Idiazabalen jaio zen 1955ean.

Itzulitako lanak, hurrenez hurren:
James Joyce, Artistaren gaztetako portreta, Literatura Unibertsala, 1992.
D.H. Lawrence, Birjina eta ijitoa, Literatura Unibertsala, 1994
Henry James, Europarrak, Literatura Unibertsala, 1998.
H.C. Ardesen, Hemeretzi ipuin, Literatura Unibertsala, 1997. Askoren artean itzulia.
James Joyce, Dublindarrak, Alberdania, 1999.


Saritutako itzulpena
Dublindarrak ez da ipuin-bilduma soila, hamabost ipuin soltez osatua; batasuna duen liburua baizik. Ipuinak ez dira hiriko estanpa edo hiritarren karikatura batzuk: azaleko itxuraren atzean karga sinboliko itzela duten istorioak dira. Kontakizun bakoitza besteen osagarri eta aberasgarri dira. Batek beste baten oihartzun egiten dute. Hasieratik amaieraraino irakurri eta gero, nabarmen ageri dira liburuaren osotasuna eta zatiek elkarrekin duten harremana. Ordena kronologiko bat ere jarraitzen dute kontakizunek: hartzaroko istorioak, nerabezarokoak, helduarokoak eta Dublingo bizitza publikokoak.
Dublindarrak liburuan dago Hiria, kontakizunen euskarri eta magal, bere izen propio eta guzti. Eta, hirian, hiritarrak, horiek ere beren izen propioekin. Gizarte oso bat. Hain zuzen ere, Joycek salatu nahi zuen gizarte indargabetu, paralizatu eta ohiturei lotu huraxe. Joycek jende arrunt horren egunerokotasunaren akta jasotzen du ahalik eta objetibotasun handienaz, berak ikusten duen bezala, eta haien jokabidearen juzkurik egin gabe.
Joyceren lehen maisu-lana da Dublindarrak.

Azken eguneratzea: 2004/12/13