|
Euskadi Literatura Sarietako euskarazko eta haur eta gazte literatura alorretako finalistak.
Euskadi Literatura Sarietako euskarazko eta haur eta gazte literaturako epai-mahaiek bi modalitate hauetako liburu finalistak aukeratu dituzte. Joan den astean beste bi epai-mahaiek egin zuten legez, egileen oniritzia jaso ondoren, Euskadi Literatura Sariko euskarazko eta haur eta gazte litaratura sarietako liburu finalistak ezagutzera eman dituzte. Finalista hauen artean aukeratuko dira aurtengo Euskadi Literatura Sariak. Erabakia urrian zehar hartuko eta ezagutzera emango da eta sari banaketa, ohi den moduan, azaroan egingo da.
Euskarazko literaturari zuzendutako 2002ko Euskadi Sariaren finalistak honakoak dira:
| Euskarazko modalitatea (izenburuaren arabera) |
| IZENBURUA |
EGILEA |
ARGITALETXEA |
| Amodioa batzuetan |
MADARIAGA, Juan Ramon |
BBK |
| Lagun izoztua |
SARRIONANDIA, Joseba |
ELKARLANEAN |
| Sartu, korrontea dabil |
ROZAS, Ixiar |
EREIN |
| %100 Basque |
BORDA, Itxaro |
SUSA |
Euskarazko Euskadi Literatura Sariaren epai-mahaia honako kidek osatzen dute:
- Jesus Maria Lasagabaster Madinabeitia jauna, epaimahaiburu.
- Igor Estankona Bilbao jauna, epaimahaikide.
- Mikel Garmendia Ugarte jauna, epaimahaikide.
- Gerardo Markuleta Gutierrez jauna, epaimahaikide.
- Eukene Martin Sanpedro andrea, epaimahaikide.
- Arturo Garcia Fiel jauna, epaimahaiko idazkari (hautespiderik gabea)..
Literatura itzulpengintza saritzera zuzentzen den Euskadi Literatura Sariaren baitan, honakoak dira aurtengo finalistak:
| Haur eta gazteentzako literatura (izenburuaren arabera) |
| IZENBURUA |
EGILEA |
ARGITALETXEA |
| Amodioaren gazi-gozoak |
ARANA, Aitor |
IBAIZABAL |
| Auskalo igarkizun eta aho-korapiloak |
OLASO, Xabier |
PAMIELA |
| Galtzerdi suizida |
LANDA, Mariasun |
ELKARLANEAN |
| Iluntzero elkarrekin |
PENADES, Josu |
IBAIZABAL |
| Itsaslabarreko etxea |
MEABE, Miren Agur |
AIZKORRI |
| Thailandiako noodle izugarriak |
CILLERO, Javi |
ALBERDANIA |
Haur eta Gazte Literaturari dagokion Euskadi Literatura Saria honako epai-mahaiak erabakiko du:
- Karlos Linazasoro Izagirre jauna, epaimahaiburu.
- Asun Agiriano Altuna andrea, epaimahaikide.
- Antton Irusta Zamalloa jauna, epaimahaikide.
- Manu Lopez Gaseni jauna, epaimaikide.
- Lourdes Unzueta Zamalloa andrea, epaimahaikide.
- Arturo Garcia Fiel jauna, epaimahaiko idazkari (hautespiderik gabea)..
Euskadi Literatura Sariak saria erabaki aurreko urtean argitaratutako liburu egileen lanak saritzera zuzentzen dira. Literatura lana bikainenaren erabakitze horretan alor bakoitzean argitaratutako liburu guztiak dira hautagai. Lau epaimahai osatu dira Euskadi Literatura Sariak erabakitzeko, bi Euskadi Literatur Sari orokor daude: Euskarazko Euskadi Literatur Saria eta Gaztelaniazko Euskadi Literatura Saria eta, horiez gain, beste bi modalitate saritzen dira: literatur Itzulpengintza eta Haur eta Gazteentzako literatura.
Euskarazko eta Gaztelaniazko Euskadi Literatura Sarien irabazleek 12.020 euro jasoko dituzte, eta Haur eta Gazte Literatura eta Itzulpengintzako sarituek 9.015 euro .
Euskarazko zein Gaztelaniazko modalitatean saritutako lanek eta idazleek kanpoan zabaltzeko bestelako laguntzak ere jasoko dituzte. Horrela, Euskarazko Euskadi Literatur Sarien irabazleak eta Gaztelaniazko Euskadi Literatura Sarien irabazleak 3.005 euro jasoko dituzte, saritutako lana beste hizkuntza batera itzultzeko. Eta beste 3.005 euro aurkezpen-katalogo eleanitza prestatzeko. Era berean, Haur eta Gazteentzako Euskadi Literatur Sariaren irabazleak, aipatutako bi kontzeptu horiengatik 2.103 euro eta 2.103 euro jasoko ditu.
Euskadi Literatur Sariak 1982. urteaz gero ematen dira eta aurtengoa seigarren aldia da egungo oinarriekin erabakitzen dela ( argitaratutako lanei zuzenduta, literatur generotan bereizkeriak egin gabe, haur eta gazte literatura eta itzulpengintzara zuzendutako sari berezituekin eta kanpo zabalpena bultzatuz).
Vitoria-Gasteiz, 2002ko urriaren 4a
|